ELKARGOAN INSKRIPZIO ETA ALTA EGITEKO PROZEDURA
Elkargoan Inskripzio eta Alta Lehiatila Bakarraren bitartez egiteko aukera izango duzu, baita Elkargoaren egoitzan bertan ere edo agiriak zure etxera bidaltzea eskatuz (ceespv@ceespv.org edo 944 160 397 telefonora deituz)
Informa zaitez Lehatila Bakarra zer den eta nola funtzionatzen den, hara sartu baino lehen.
Lehatila Bakarrean Inskripzio eta Alta egiteko elektroniko edo pdf. erako formularioen bitartez egin ahal izango duzu.
ELKARGOAN SARTZEKO ERANTSI BEHARKO DITUZUN DOKUMENTUAK
A.-Inskripzio eta Alta eskaria bete. Elekroniko edo .pdf erako dokumentua betetzeko eta sinatu aukera izango duzu.
OHARRA: Dokumentu elektronikoa betez gero, zurekin harremanetan jarriko gara hurrengo urratsak azaltzeko.
B.-Bankutik helbideratzeko inprimakia bete eta sinatu (.pdf dokumentua inprimatu)
C.-NANren fotokopia. FOTOKOPIA ARRUNTA, EZ DA ERKATUA IZAN BEHAR
D.-Gizarte Hezkuntza unibertsitateko titulua edo titulua lortzeko tasak ordaindu dituen ziurtagiria. FOTOKOPIA ARRUNTA. EZ DA ERKATUA IZAN BEHAR.
E.-Bi argazki karneta tamainakoak.
F.- 65.- Euro Elkargoko kontuan 3035.0083.20.0830093030 (Caja Laboral) sartu duzun ordainagiria. Kontzeptu giza Izena eta Abizenak eman dirua sartu orduko. Titulua lortu, edo lortzeko ordaina egin, eta hurrengo urte betean Inskripzio eta alta egiten duten diplomatuek 15.-€ ordainduko dute.
Inskripzio eta Alta egiteko formularioa elektronikoa bete egin berharko duzu eta bidali, botoia sakatuz. Behin egin ondoren, eragiketa osatzeko urratsak azaltzen diren pantaila agertuko da, eta zuk emandako emailera ere informazio bera bidaliko dizugu. Hurrengo 24 orduetan (jai egun edo asteburu ez bada) eragiketa amaitzeko zurekin harremanetan jarriko gara aurrean esandako dokumentu batzuk bidaltzeko.
Aipatutako dokumentuak bulegora eraman ahal izango dira (ineresdunik berak ez da derrigorrez izan behar, dokumentuak sinatuta badaude) edo postaz bidali (Elkargoak ziurtatuaz hobezten du) Elkargoko egoitzara:
GHEE-CEESPV
Bailen,1,3. 7 Atea.
48003 Bilbao
Elkargoak, behin, informazio guztia jaso ondoren, zure kolegiatu zenbakia informatuko dizu.
Zalantzarik izanez gero, mesedez, 944 160 397 telefonara deitu.
URTEKO KUOTA
Urteko kuota, lehentasunez, baku-helbideratze bitartez egindo da, ordain bat, bi edo hirutan elkargokidearen esanaren arabera.
URTEKO KUOTA ARRUNTA.................................................120.-€
URTEKO KUOTA LANGABEKOA- BEREZIA*…………......... 60.-€
Lehen urtean kuota egokitua ordainduko da, elkargoan alta egin eta hurrego hilabetetik urtea amaitu arte.
OHARRA (*) Langabeentzako-Berezia Kuota ezartzeko honako egoera hauek kontuan hartuko dira: langabean egotea, lanbide arteko gutxieneko soldata baino gutxiago jasotzea eta familia ugariko kidea izatea.
Eta horretarako honako egiaztagiri hauek eskatuko dira:
* LANBIDE edo INEMeko Lan bila txartelaren kopia aurkeztea
* Lanbide arteko gutxieneko soldata baino gutxiago jasotzen denean Gizarte Segurantzako egiaztatzen den azken Kotizazio-oinarrien ziurtagiriaren copia aurkeztea
* Familia ugari liburuxkaren kopia aurkeztea.
|