Joan den astelehenean, urriaren 26an, 1.3 Zerbitzuari (Esku-hartze Sozioedukatiboa eta Psikosoziala) buruzko Lantaldearen (Zorroaren Batzordearena) bigarren bilkura egin zen, honen inguruan hausnartzeko eta garapenean hobekuntzak egiten laguntzeko. Estitxu Arnaiz, Iñaki Caballero, Jesús Otaño, Gorka Tagle eta Aran Zabaleta lantaldean parte hartzen dute.
Asmoa da ikasturte honetan beste bi profesional-talde martxan jartzea 2.4.4 (Adingabeentzako egoitza-zentroak) eta 2.2.3. (Gizarteratze-premiei erantzuteko zerbitzua edo eguneko zentroa) zerbitzuekin lotutakoak.