Gizarte Zerbitzuen Batzordea

Lehen (Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzuen eta Prestazioen Zorroari buruzko Dekretuaren jarraipena egiteko Lan Batzordea)

Zer da?

Gizarte-hezitzaileek eta unibertsitateko irakasleek elkarrekin lan egiteko gune bat, kolektibo profesionala eta akademikoa Eusko Jaurlaritzaren Gizarte Zerbitzuen eta Prestazioen Zorroan sozializatzeko eta gizarte-hezitzaileek zer eremutan parte hartu behar duten zehazteko, garatzeko eta praktikan jartzeko.

Nork osatzen du?

Batzordea GHEE-CEESPV elkargokideek eta HEFA Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko irakasleek osatzen dute.

Zer ekarpen egiten dio gure lanbideari?

Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzuen eta Prestazioen Zorroaren dekretuko zerbitzuei buruzko azterketa- eta hausnarketa-lanean zentratzen da, bai eta dekretu horren edukiak elkargokideei, unibertsitate-komunitateari (dekanotza, irakasleak eta ikasleak) eta administrazioari sozializatzean ere, ekarpen teknikoko hainbat ekintza edo produkzioren bidez: dokumentazioa, artikuluak, galdetegia, bideoak, informazio-oharrak.

Gizarte-hezkuntzako profesionalen funtzioak eta zerbitzuen edukiak eta xedeak edo irismena definitzen laguntzen du, bai eta hainbat erakunderen arteko lan- eta lankidetza-espazioak sortzen ere.

Harremanetan jartzeko

GHEE-CEESPV- Luzarraga kalea, 14-16, 4.a, 2. saila. 48014 Bilbao
Tel.: 94 416 03 97
Emaila: ceespv@ceespv.org

Informazio gehiago erantsi dugu orain arte egindako ekintza eta jarduera guztiak biltzen dituen dokumentuan.

DOKUMENTUAK

Gizarte Zerbitzuen Batzordearekin lotutako artikuluak