NOLA ELKARGATU

NOR ELKARGORATU DAITEKE?

Gizarte Hezkuntzako gradua edo diplomatura duten unibertsitate-tituludunak kolegiatu daitezke, bai eta Espainiako Estatuko edozein elkargok gaitutako pertsonak ere.

ELKARGOAN SARTZEKO AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

CEESPV-GHEEko inskripzioa edozein dela ere, honako dokumentazio hau aurkeztu behar duzu:

  • Izen-emate eta alta eta bankuan helbideratzeko eskabide Inprimakiak (ALDE BIETATIK INPRIMATU) pribatutasun-politikaren araberakoa, behar bezala beteta eta sinatuta.
  • NANaren fotokopia(fotokopia soila alde bietatik)
  • Gizarte Hezkuntzako unibertsitate-tituluaren fotokopia (alde bietatik DIN A4)edo tituluaren behin-behineko ordezko ziurtagiria (fotokopia sinplea)
  • Elkargoko txartela emateko karnet tamainako argazki
  • Elkargoaren kontuan inskripzioa eta alta ordaindu izanaren egiaztagiria, 65 €-koa. Graduko tituludunek, aurten edo aurrekoan,15 €ordainduko dituzte inskripzio eta alta gisa.
    (Laboral Kutxa: ES88 3035.0083.20.0830093030 kontzeptuan izen-abizenak adieraziz sarrera egitean)

Dokumentuak Elkargora helarazi:

  • Elkargora edo gure egoitzara hurbilduz Ordutegiak
  • Posta ziurtatuaz, GHEE-CEEPSV Luzarra kalea, 14-16, 4. Saila, 2 48014 Bilbao bidaliz, prozesu osoan zehar aholkuak eta informazioa eman ahal izateko, baita eskaintzen ditugun zerbitzuei buruz ere, edo posta ziurtatuz bidal ditzazuen.
  • Lehiatila bakarra (sistema telematikoak inprimaki propiak baditu)

Informazio guztia jaso ondoren, elkargoak zure elkargokide-zenbakiaren berri emango dizu.

Elkargokide bakoitzaren betebeharra da elkargoari datu pertsonaletan izandako aldaketen berri ematea (helbidea, helbide elektronikoa, telefonoa, lan-egoera, banku-datuak, etab.)

ELKARGOKO KUOTAK

Elkargoak urtero kuota kobratzen du eta dagokion inprimakian adierazitako banku-kontuan zordunduta egiten da. Ez duzu zuk dirua sartu behar. Ordainketa bat, bi edo hirutan egin daitezke.

Lehenengo urtean, elkargoko kuota elkargokide egindako denborarekiko proportzionala izango da, eta alta eman eta hurrengo hilabetetik urte amaierara arte kalkulatuko da.

Kuota murriztuak ere badaude, estekan egiazta ditzakezu eta dagokion dokumentua bidali. Zalantzarik baduzu, kontsulta gaitzazu.