ELKARGORA ITZULTZEA

Elkargokide izan bazara eta baja eman ondoren Elkargora itzuli nahi baduzu, egin dezakezu.

ELKARGORA ITZULTZEKO AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Aurkeztu beharreko dokumentazioa honako hau da:

Dokumentuak Elkargora helarazi:

  • Elkargora edo gure egoitzara hurbilduz Ordutegiak
  • Posta ziurtatuaz, GHEE-CEEPSV Luzarra kalea, 14-16, 4. Saila, 2 48014 Bilbao bidaliz, prozesu osoan zehar aholkuak eta informazioa eman ahal izateko, baita eskaintzen ditugun zerbitzuei buruz ere, edo posta ziurtatuz bidal ditzazuen.
  • Lehiatila bakarra (sistema telematikoak inprimaki propiak baditu)

Informazio guztia jaso ondoren, elkargoak zure elkargokide-zenbakiaren berri emango dizu.

Elkargokide bakoitzaren betebeharra da elkargoari datu pertsonaletan izandako aldaketen berri ematea (helbidea, helbide elektronikoa, telefonoa, lan-egoera, banku-datuak, etab.)

ELKARGORA BERRIZ SARTZEKO TASAK

Elkargoak urtero kuota kobratzen du eta dagokion inprimakian adierazitako banku-kontuan zordunduta egiten da. Ez duzu zuk dirua sartu behar. Ordainketa bat, bi edo hirutan egin daitezke.

Lehenengo urtean, elkargoko kuota elkargokide egindako denborarekiko proportzionala izango da, eta alta eman eta hurrengo hilabetetik urte amaierara arte kalkulatuko da.

Kuota murriztuak ere badaude, estekan egiazta ditzakezu eta dagokion dokumentua bidali. Zalantzarik baduzu, kontsulta gaitzazu.

ELKARGOAREN KUOTA