Bilera-gela Elkargoaren Bilboko egoitzan jartzea. Erabilera idazkaritza teknikoaren lan-ordutegira mugatuta egongo da, eta aldez aurretik eskaera egin beharko da.
BILERA-GUNEA
Bilera-gela
Zerbitzu honen helburua elkargokideen ekimenaren lana erraztea da, Elkargoak ahalik eta etekinik handiena ateratzeko dituen espazio eta baliabideen bitartez.
Elkargokideen lan- eta prestakuntza-jardueretarako eskuragarri dauden espazioak emango dira. Ezin izango da publiko orokorrari irekitako jarduerarik egin (zerbitzu-prestazioak, produktuen salmenta edo izaera ekonomiko edo materialeko edozein jarduera, etab.). Instalazioen erabileran lehentasuna izango dute Elkargoaren jarduerek.
Elkargoak instalazioak doan lagako dizkie kideei. Lokala eskatu ahal izateko nahikoa izango da, baldin eta elkargoko kide bat badago talde eskatzailean
Elkargoaren lokalaren erabilera-ordutegia, Luzarra kaleko 14-16,4 Dpt.2 helbidean, idazkaritza teknikoarena izango da.
AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA
Elkargokideak bilera-lokalaren eskabide-fitxa beteta eta sinatuta aurkeztu beharko du.
DOKUMENTUAK
ceespv@ceespv.org Elkargoari bilera-lokala eskatzeko agiria eskatzea.
Elkargoaren Pribatutasun Politikaren arabera tratatuko dira eskatutako datu pertsonalak.