Gizarte Hezkuntza erabakiak hartzean arrazionaltasuna sartzeko eta gizartearen ongizateari laguntzeko lanbide bat da.
Lanbidearen defentsarik onena da gizarteak elkargokidearen funtzio soziala aitortzea. Elkargo-antolaketa bat dago, esplizituki estatutu, erregelamendu, jarraibide eta abarren bidez arautua, eta, oro har, gizartearen aurrean eta, bereziki, Gobernu Batzordeen bitartez ordezkatzen gaituena, gure lanbide-jardunean sortzen diren desberdintasunek eragindako bidezko erreklamazio eta negoziazioetan.
Estatuko elkargo profesional horrek edo beste batzuek lanbidean jarduteko gaitutako pertsonen kasuan, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Gizarte Hezitzaileen Elkargoa sortzen duen abenduaren 22ko 7/2003 Legeari eta, bereziki, haren II. xedapen iragankorrari jarraiki:
- Gaikuntza horrek elkargokide izaera eskuratzea ekarriko du titulazio akademikorik ez duten profesionalentzat. Lege honetan aipatzen eta arautzen den gaikuntzak elkargoko kide egiteari bakarrik eragiten dio, eta ez du inola ere Gizarte Hezkuntzako tituludunen eskubide akademikoekin parekatzen.
Indarrean dagoen arauaren interpretazio literal, konpetentzial eta finalista batean oinarrituta, honako hau da EJko aholkulari juridikoaren ondorio juridikoa:
- «Elkargo Profesionalean integratzeko» gaitzen dela.
- Gaikuntzak, jakina, ez dakar berez titulu bat, baizik eta «profesionalki kolegiatu ahal izateko gaikuntza» bat (egoera hori, jakina, lotuta dago lege-erreserbarekin eta lanbide arautu-kolegiatuarekin); hori guztia, lanpostua lortzeko unean-unean eskatzen diren baldintzak alde batera utzita (LEP, etab.). Hau da, ez da isilbidezko homologazioa, ez parekatzea, ez eskumenak zehaztea.
- «Elkargokide izateko» gaituaren izaera galdu egiten dela elkargokide izateari uzten zaionean.
- Gaitua izateak berez ez duela denboran mugarik gabe irauten, baizik eta elkargokide izatea ekarri behar duela berekin.