Jakinarazi nahi dizuegu foru-aldundien mepe dagoen “Gizarteratze-premiei erantzuteko eguneko zerbitzu edo zentroari”(2.2.3 zenbakia zorroari buruzko dekretuan) buruzko hausnarketarako lantaldearen hirugarren saioa egin dugula Oraingo honetan, aurreko saioetan identifikatutako zailtasunei buruzko hobekuntza-proposamenei buruz hausnartu dugu, batez ere erabiltzaileekin lotutakoei buruz (hala nola kontingentzia ugari dituzten pertsonen esku-hartzeari ekitea, kronifikatutako egoerak, osasun mentala, migrazio egoera irregularrean dauden pertsonak…) eta esku hartzeko taldearekin lotutakoei buruz (zerbitzuen irismena, ratioak identifikatzea, taldeak indartzea edo handitzea, “zaintza profesionalerako” proposamenak…). Saio emankorra izan da eta informatzen jarraituko dizuegu!
Compartir: