GHEE-CEESPVn baja emateko, eskabide formal bat bidali beharko duzu idatziz, zure datu pertsonalak (izena, abizenak, NAN edo elkargokide-zenbakia) eta baja-eskaeraren arrazoia adieraziz.
Posta elektronikoz, postaz edo zuzenean egin dezakezu GHEE-CEESPVren bulegoan. Ikusi harremanetarako datuak.
Baja formalizatzen den unean jakinarazpen bat jasoko duzu posta elektronikoz.
Ordainagiriak zor badituzu eta baja ematen bazaizu, zorrak bere horretan jarraituko du, eta Elkargoan berriz alta eman nahi baduzu, zor hori ordaindu beharko duzu.
* Elkargoaren Estatutuen 16.2 artikuluaren arabera, nahi duzun unean Elkargora itzul zaitezke, zure interesa bada.