Gizarte Zerbitzuetako Jardunbide Egokiak aitortzeko 5. deialdia (BeBai 2025) zabalik dagoela jakinarazten dizuegu. Deialdi honen oinarriak Gizarte-zerbitzuen webgunean kontsulta ditzakezue.
Deialdi honekin honako helburuei erantzun nahi diete:
- Gauzatutako jardunbide egokien ekimenak eta proiektuak ezagutzea eta ezagutzera ematea.
- Egindako proiektuak aurkeztea eta haietan egindako ahalegina zein haiei loturiko jarduerak ikustaraztea.
- Aurkeztutako proiektuak abiapuntutzat hartuta, arretari lotutako jardunbide egokietarako ideia, proiektu eta ekimenen sorkuntza eta haietan parte hartzea sustatzea.
- BeBai sarien bitartez egindako jardunbide egokiei balioa ematea.
- Ikerketa-kultura sustatzea gizarte erakunde guztietan.
Aurreko edizioetako esperientzia atsegina eta gero, zuen proiektua partekatzera animatzen zaituztegu.
Proposamenak 2025eko apirilaren 25ra arte aurkeztu daitezke, Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzaren idazkaritza zerbitzuan (Alaba Jeneralaren kalea, 10, 4. solairua, 7. departamentua, 01005 Vitoria-Gasteiz) edo posta elektroniko honen bitartez: Adm1.Secretaria.IFBS@araba.eus .