GHEE-CEESPVren Deontologia Batzordea 2007ko urtarrilean jarri zen abian, gizarte-hezitzaileei beren lanbidea garatzen laguntzeko, lanbidearen onarpen soziala eta profesionala sustatuz, jarduera profesionala herritarren interesetara egokitzen dela zainduz, profesionalen esku-hartzeetan kalitate-sistemak eta jardunbide egokiak bultzatuz. Azken batean, etika profesionala eta herritarren eskubide guztien errespetua zainduko dira, Gizarte Hezkuntzaren Kodearen babezaz.
Arestian adierazitakoa garatzeko, batzordea aldian-aldian biltzen da, elkargokideek egin nahi dituzten kontsultei erantzuteko. Gainera, horientzako prestakuntza-ekintzak egiten ditu, eta lanbide- eta unibertsitate-esparruekin lankidetzan aritzen da Gizarte Hezkuntzako Kode Deontologikoa zabaltzeko. Deontologia Batzordea irekita dago iradokizunak egiteko eta pertsonekin lan egiten duten profesionalen ekintzan eduki etiko eta deontologikoengatik kezkatuta dauden beste pertsona eta erakunde batzuekin lankidetzan aritzeko.