2024ko Gizarte Zerbitzuen Batzordearen laburpen-oharra
Gizarte Zerbitzuen Batzordearen NOTA INFORMATIVA – Urtarrila 25Deskarga
Gizarte-hezitzaileek eta unibertsitateko irakasleek elkarrekin lan egiteko gune bat, kolektibo profesionala eta akademikoa Eusko Jaurlaritzaren Gizarte Zerbitzuen eta Prestazioen Zorroan sozializatzeko eta gizarte-hezitzaileek zer eremutan parte hartu behar duten zehazteko, garatzeko eta praktikan jartzeko.
Batzordea GHEE-CEESPV elkargokideek eta HEFA Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko irakasleek osatzen dute.
Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzuen eta Prestazioen Zorroaren dekretuko zerbitzuei buruzko azterketa- eta hausnarketa-lanean zentratzen da, bai eta dekretu horren edukiak elkargokideei, unibertsitate-komunitateari (dekanotza, irakasleak eta ikasleak) eta administrazioari sozializatzean ere, ekarpen teknikoko hainbat ekintza edo produkzioren bidez: dokumentazioa, artikuluak, galdetegia, bideoak, informazio-oharrak.
Gizarte-hezkuntzako profesionalen funtzioak eta zerbitzuen edukiak eta xedeak edo irismena definitzen laguntzen du, bai eta hainbat erakunderen arteko lan- eta lankidetza-espazioak sortzen ere.
GHEE-CEESPV- Luzarraga kalea, 14-16, 4.a, 2. saila. 48014 Bilbao
Tel.: 94 416 03 97
Emaila: ceespv@ceespv.org
Informazio gehiago erantsi dugu orain arte egindako ekintza eta jarduera guztiak biltzen dituen dokumentuan.
Gizarte Zerbitzuen Batzordearen NOTA INFORMATIVA – Urtarrila 25Deskarga
Jakinarazi nahi dizuegu foru-aldundien mende dagoen “Gizarteratze-premiei erantzuteko eguneko zerbitzu edo zentroari” buruzko hausnarketarako lantaldearen bigarren saioa egin dugula (2.2.3 zenbakia zorroari buruzko dekretuan). Topaketa berri honetan, zuzeneko nahiz zeharkako…
OHARRA LAN TALDE 2.2.3. BazterkeriaDeskarga
Actuaciones-Gizarte-Zerbitzuen-Batzordea-Junta-ampliada-Deskarga
Joan den astelehenean 1.3 zerbitzuari buruzko (tokian-tokiko esku-hartzea) lan-taldearen (Gizarte Zerbitzuen Batzordekoa) bederatzigarren topaketa egin genuen Bilbon, Rekalden (Gazteleku Elkartearen Aluzeta lokala). Urtarrilean zerbitzu (1.3) honetan lan egiten duzuen gizarte…
GHEE-CEESPVko Gizarte Zerbitzuen Batzordeko uztaileko oharra