Gurera beste Elkargo batetik etorri nahi baduzu, edo GHEE-CEESPVtik Gizarte Hezitzaileen beste Elkargo batera joan nahi baduzu.
ESPEDIENTEEN LEKUALDAKETAK
BESTE ELKARGO BATETIK GHEE-CEESPVRA
Gizarte Hezitzaileen beste elkargo profesional batetik GHEE-CEESPVra espedientea lekualdatzeko, elkargokide zaren elkargo profesionalera jo behar duzu, eta urrats hauek eman:
- Jatorrizko elkargoak eskatutako dokumentazioa betetzea eta dagokion tasa ordaintzea.
- Jatorrizko elkargoak GHEE-CEESPVri bidaliko dio zure espedientea.
- Gure Elkargoak zure elkargo-espedientea jasotzen duenean, zurekin harremanetan jarriko gara dokumentazioa eta argibideak emateko, gure Elkargoan alta egin dezazun.
- GHEE-CEESPV erakundeak altako dokumentazioa jasotzen duenean, administrazio-izapidea egingo zaio, eta posta elektronikoz berretsiko zaizu, zure elkargokide-zenbakiarekin batera.
- Azkenik, postaz bidaliko dizugu:
• Alta Elkargoan
• Elkargokide-txartela
Elkargoan sartuta, elkargoaren bizitzan sartuko zara, eta elkargokide gisa dituzun eskubideak baliatuko dituzu.
GHEETIK BESTE ELKARGO BATERA
GHEE-CEESPVko kide bazara eta zure espedientea beste elkargo batera eraman nahi baduzu, GHEE-CEESPVra honako agiri hauek bidali beharko dituzu:
- Lekualdaketa eskatzeko inprimakia. Inprimakia deskargatu
- Ezarritako espediente-lekualdatzearen kuota (20 €) honako banku-kontu honetara sartu izanaren banku-gordekina:
• Lanekoa K. ES88 3035 0083 20 0830093030
Gure Elkargoak destinoko elkargora bidaliko du zure espedientea.
Dokumentuak Elkargora helarazi:
- Elkargora edo gure egoitzara hurbilduz Ordutegiak
- Posta ziurtatuaz, GHEE-CEEPSV Luzarra kalea, 14-16, 4. Saila, 2 48014 Bilbao bidaliz, prozesu osoan zehar aholkuak eta informazioa eman ahal izateko, baita eskaintzen ditugun zerbitzuei buruz ere, edo posta ziurtatuz bidal ditzazuen.
- Lehiatila bakarra (sistema telematikoak inprimaki propiak baditu)