Jakinarazi nahi dizuegu foru-aldundien mende dagoen “Gizarteratze-premiei erantzuteko eguneko zerbitzu edo zentroari” buruzko hausnarketarako lantaldearen bigarren saioa egin dugula (2.2.3 zenbakia zorroari buruzko dekretuan). Topaketa berri honetan, zuzeneko nahiz zeharkako arretaren zerbitzuaren hainbat alderdiri buruzko kezka edo zailtasunetan sakondu dugu. Oso topaketa emankorra izan da, eta elkargoko kide guztiekin partekatuko ditugu taldearen aurrerapenak eta gogoetak.
Compartir: