Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren laguntzarekin, Edex-ek Nerabeak eskubidez – Hezitzaileentzako gida tresna jartzen du zuen eskura.
Nerabeekin lan egiten duten gizarte-erakundeei eta erakunde publikoei zuzenduta dago, beren hezkuntza-prozesuetan tresna baliagarria izan daitekeelakoan.
Gidak nerabezaroak gaur egun bizi duen egoerari buruzko datu batzuk aurkezten ditu, eta 14 jarduera proposatzen ditu neska eta mutilekin mundu mailan aitortzen zaizkien eskubideen garrantzia lantzeko.
https://nerabeeneskubideak.edex.es webgunearen bidez eskura daitezkeen animazio bilduma batez indartutako jarduerak, gidaren azaleko erretiran sartutako erabiltzailea eta pasahitza erabiliz.