- Bilerak:
2021/ 09.03; 20.04;18.05; 08.07; 05.10; 09.11; 14.12
2022/ 18.01; 25.01; 01.02; 09.03
▪ Lekua: Carlos Santamaria zentroaren sorkuntza gelan. EHUko Gipuzkoako kanpusean.
▪ Bizkaiako elkargokidea den gizarte hezitzaile berria batzordean parte hartzen hasi da.
Hemen aurkezten dugun lanketa, orokorrean, 2021eko martxotik 2022ko martxora bitarteko denboraldiari dagokio.
Jarduera nagusiena Zorroari buruzko Dekretuaren Jarraipen Batzordearen jardueren eta ekintzen txostena bukatzea izan da, batzordeko lehen etaparen itxiera suposatu duena, 2017an sortu zenetik sortutako dokumentazio guztia jasoz.
- Txostena elkargokideei helarazi zaie bai emailez eta baita Elkargoko web-aren bitartez
- Batzordeko kideek txostena eta eduki guztiak bideo formatuan aurkeztu dugu. Bideo hau laster banatuko zaizue elkargoko kideei eta HEFAko Graduko irakasleei, haren edukiarekin zerikusia dutenei, baita moduluen koordinatzaileei ere. Aurkezpen hau, pixkanaka zabalduko da bai unibertsitate-eremuan bai EAEko administrazioetan.
Bestalde, Batzordea profesionalak identifikatzeko prozesuan dago ondorengoetan parte hartzeko:
Zorro-zerbitzu bakoitzaren azalpen-bideoen (4 edo 5) eraketan, profesionalen esperientzia eta azalpena jasoz.
hiru zerbitzuren (1.3; 2.2.3 2.4.4) azterketarako eta aurrerapenerako taldeen (3) eraketan zeregin horretarako, Gipuzkoako Delegazioaren profesionalen laguntza dugu.
Donostiako HEFArekin (EHU) egindako lan-planari dagokionez:
- Dekretuarekin lotutako edukiak GH graduan lantzen dituzten irakasleekin bilerak egin dira, baita Practicum-eko arduradunekin ere.
- Egindako lana ere HEFA fakultateko dekano berriari aurkeztu zaio.
- Gipuzkoan praktikak antolatzeko zerbitzuen mapa eguneratzeko informazioa eman da.