Ikuspegi etikotik lanbidearen jardunbide egokia zaintzeko eta Gizarte Hezkuntzako profesionalen artean Kode Deontologikoa ezagutarazteko eta aplikatzeko, Deontologia Batzorde bat dago.
Orientazio etiko eta deontologikoko zerbitzua ematen du, eta lanbidean aritzean planteatzen diren dilema etikoetan laguntza eta aholkularitza ematen ditu.
Elkargokide guztiek bidali ahal izango dute kontsulta ceespv@ceespv.org helbidera. Jasotako eskaerak eskatzaileari bidalitako txosten baten bidez aztertu eta erantzuten dira, egokien iritzitako orientazio etiko eta deontologikoekin.