CEESPV-GHEEk Erantzukizun Zibil Profesionaleko Oinarrizko Asegurua eskaintzen die elkargokide guztiei, oso prezio merkean, beren jarduera profesionala babesteko, konpainia espezializatu baten bitartez. Eskainitako asegurua erabili behar izanez gero, elkargokidea Elkargoarekin harremanetan jarri behar da, eta, bertan, jarraitu beharreko prozeduraren berri emango zaio.
Erantzukizun Zibil Profesionaleko Asegurua: aseguratuak, pertsonalki eta subsidiarioki, kalte materialengatik, pertsonalengatik eta horien ondorio diren galerengatik izan ditzakeen erantzukizunei aplikatzen zaie, baldin eta kalte horiek berak edo erantzule diren pertsonek eragiten badituzte, GIZARTE HEZITZAILE gisa egiten duen jarduera profesionalean, eta indarreko polizan agertzen diren elkargokideek erantzukizun zibila izan dezaketen kalte-ordainak ordainduko direla bermatzen da.
ERANTSITAKO DOKUMENTUA: EZA POLIZA