Hona hemen elkargokide izateko arrazoietako batzuk:
ZERGATIK ELKARGORTU
Lan-eskaintzak
Lan-eskaintza pribatuetarako sarbidea izatea eta enplegu publikoko deialdiei buruzko informazioa izatea.
Batzordeak edo lantaldeak
Dauden batzordeetako edo lantaldeetako kide izatea, arlo edo esparru jakin batean sakondu ahal izateko, beste gizarte-hezitzaile batzuk ezagutuz eta haiekin harremanetan jarriz.
Aditu-taldea
Hainbat gizarte-arlotako aditu-talde baten babesa izango duzu izan daitezkeen zalantza edo ekimenen aurrean.
Orientazio Zerbitzua
Kontsulta soziolaboral eta juridikoen Orientazio Zerbitzuan kontsultak egin ahal izango dituzu.
Gaurkotasuna Gizarte Hezkuntzan
Gizarte Hezkuntzaren gaurkotasunaren berri izatea, eskualdekoa, estatukoa eta nazioartekoa: araudiak, jardunaldiak, kongresuak, etab.
Lanbide-maila aitortzea
Administrazio Publikoaren eta erakunde pribatuen aurrean aldarrikatuko dugu gizarte-hezitzailearen figura maila profesionalean aitortua egon dadin.
Erantzukizun Zibileko Asegurua
Aukeran duzu elkargoak eskaintzen duen Erantzukizun Zibileko Asegurua kontratatzea.
Prestakuntza
Prestakuntza jaso ahal izatea eta zure ezagutza profesionalak zabaltzea, Elkargoak egiten dituen prestakuntza-ekintzen, jardunaldien, mintegien eta abarren bidez, beka edo prestakuntza-kanpainetara joz.
Lanbidea indartzea
Guztion artean gure lanbidea indartuko dugu, esparru publiko eta pribatuko lan-eskaintzen aurrean babesa, ikusgarritasuna eta defentsa emanez.