Kaixo compañera-o.
Gizarte zerbitzuen inguruko prestazio eta zerbitzuen zorroaren harira, Elkargoak gizarte hezitzaile eta HEFA fakultateko irasle osaturiko batzordea martxan dueta bere funtsezko eginkizuna dekretuaren garapenaren jarraipena egitea eta EAEko lurraldean zerbitzu desberdinak ezartzea da, hiru helburu nagusi hauekin: lanbidearen eta akademiaren artean espazio komuna sortu, hau da, Elkargoaren eta unibertsitatearen artean, Zorroaren zerbitzuak sozializatzea eta gizarte-hezitzaileek zerbitzu horien garapenean duten zeregina zehaztea.
2017an hasi zenetik, Batzordeak zerbitzu horien garapena eta irismena aztertu ditu, eta Gizarte Hezkuntzako Graduko profesional, irakasle eta ikasleei laguntzeko dokumentazioa sortu du ere, Zorroko gizarte- eta hezkuntza-arloko zerbitzuen irismena definitzeko eta zerbitzu horien garapenean gizarte-hezitzaileen ekintza-esparrua zehazteko helburuarekin.
Hemen Batzordean garatu ditugun jarduera eta ekintzen txosten txiki bat aurkezten dizuegu. Batzordearen funtsa eta ibilbidea deskribatzeaz gain, sortutako dokumentuakematen ditu (esteken bitartez), gizarte-hezkuntza gizarte-hezkuntzazko esku-hartzearen berezko definizioari buruz dugun diskurtsoaren lagungarri izan daitezkeenak.
Era berean, lanbideak zerbitzuetan duen tokia zehazten dute, gure zereginari begira,eta aukera ematen dute zerbitzuak garatzen dituzten administrazioei orientabideak emateko, gure eremu profesionala errespeta dezaten eta beste kualifikazio bat duten beste profesional batzuk sar ez daitezen. Hori dela eta, zuek ezagutu eta erabil itzazue egoki deritzozuen uneetan, elkargoko dokumentazio gisa ulertuta eta unibertsitatearekin partekatuta.
Laster iritsiko zaizue honekin batera bidaltzen dizuegun dokumentuko edukia azaltzen duen bideo bat.